Politika -

Palma Arena auzia

Bartzelonako operazioa amaitutzat eman du Noos auziko fiskalak

Fiskaltzak ez du erabakirik hartuko Palmako dukearen inguruan Noos Institutuaren miaketan atzemandako dokumentazio guztia aztertu arte.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Iñaki Urdangarin Palmako dukea, artxiboko irudian.
Iñaki Urdangarin Palmako dukea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearretako Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak astelehenean Bartzelonan abian jarritako operazioa amaitutzat eman du. Iñaki Urdangarin Palmako Dukeak zuzendu zuen Noss Institutuaren inguruan ikertzen ari dira, izan ere, baliteke diru publikoaz jabetu izana. Atzemandako dokumentazioa aztertu beharko dute orain.

Ustelkeriaren aurkako fiskalak atzo eman zuen amaitutzat operazioa, zenbait inplikaturen galdeketarekin.

Orain Poliziak Urdangarinekin eta Diego Torresekin lotutako zenbait enpresatan atzemandako dokumentazioa aztertuko du.

Poliziaren txostenak oinarri izanda, ustelkeriaren aurkako fiskaltzak inplikaturen bat inputatzen ote duen erabaki beharko du, eta ondoren epaileak erabakiko du.

Fiskaltzak oraingoz baztertu egin du Urdangarin auzipetzea, eta ez dute erabaki bat hartuko atzemandako informazioa aztertu arte.

Auzia ikertzen ari den Jose Castro epaileak bi autotan dio Iñaki Urdangarinek eta Diego Torres bazkideak hainbat elkarte erabili zituztela ustez Noos Institutuak jasotzen zuen diru publikoaz jabetzeko.

Oraingoz Diego Torres soilik dago auzipetuta eta asteartean epailearen aurrean deklaratu zuen. Castro epaileak eta Balearretako Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak susmoa dute hainbat elkarte sortu zituztela horien bitartez Noos Institutuak jasotzen zuen diru publikoa eta pribatua desbideratzeko. Institutu hori printzipioz kirol ekitaldiak antolatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da.

Ustezko irregulartasunen frogak aurkitu zituzten antza joan den astelehenean Noos Institutuaren egoitza eta Bartzelonako eta Palmako hainbat bulego miatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea