Politika -
EAJko hauteskunde prozesua
Urkullu izango da EAJren presidente izateko hautagai bakarra
Juan Jose Ibarretxek uko egin dio Euzkadi Buru Batzarreko presidente izateko hautagaitzari.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu izango da EAJren EBBko presidentetzarako hautagai bakarra, hauteskunde prozesuaren bigarren itzulian.
EAJren zuzendaritza organo berria osatzeko barne hauteskunde prozesuaren lehen itzulia atzo amaitu zen, alderdiko uriburu batzarrek hautagaien izenak aurkezteko epea, alegia. Hautagai izateko, beharrezkoa da lehen itzulian gutxienez alderdiko bi udal batzarrek proposatua izatea eta ondoren izendapena onartzea.
Iñigo Urkulluren hautagaitzak 100 udal erakundeen babesa jaso du eta Juan Jose Ibarretxerenak, berriz, Gipuzkoako hamar bat batzordeen babesa. Ibarretxe lehendakariak, ordea, aukera hori baztertu du, gutun batean EBBko presidente izateko hautagaitzari uko egin dio.
Hori dela eta, Urkullu beste lau urtetarako EAJren EBBko presidente izendatuko dute jeltzaleek, urtarrilaren 13a eta 15a bitartean Barakaldoko BECen egingo duten Batzar Nagusian.