Politika -
Film bat grabatzeko
'Hartz baten agurra' Cospedalen Bilboko paseoan protagonista
Euskal politikari guztiei hauteskunde-kanpainan eskua ematea omen zuten helburu, "El activista" izeneko film baterako.
Erredakzioa
Alderdi Popularreko idazkari orokorra, Maria Dolores de Cospedal, Bilboko kaleetatik paseatzera atera da Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearekin batera, hauteskunde kanpainako ekitaldi bat hasi baino lehen. Hartzaz mozorrotuta zegoen lagun bat behin eta berriro hurbildu da Basagoitirengana, eskua eman nahian, baina politikariak ez dio eman nahi izan.
"El activista" izeneko proiektuaren sustatzaileen esanetan, film interaktibo bat grabatzen ari dira. Euskal politikari guztiei eskua ematen grabatu nahi omen dute ‘artza’ eta, hauteskunde kanpaina honetan, Iñigo Urkullu EAJko presidenteari, Odon Elorza Kongresurako PSE-EEren Gipuzkoako hautagaiari eta Maite Aristegi Amaiurren Gipuzkoako zerrendaburuari dagoeneko eman die eskua. Helburua orain Antonio Basagoitiri ematea zen, baina horrek ez du nahi izan. Hartzaz jantzitako pertsonaz gain, filmeko beste sustatzaileetako bat, Joseba Urrosolo Sistiaga ETAko kidearen anaia, sakelako telefonoarekin grabatzen aritu da bertan gertatzen ari zena.
Helburua orain, eskua Antonio Basagoitiri luzatzea zen, baina honek ez du nahi izan. Hartzaz jantzitako pertsonaz gain, filmeko beste sustatzaileetako bat, ETAko kide den Joseba Urrosolo Sistiagaren anaia, telefono mugikorrarekin grabatzen ari zen gertatzen ari zena.
Behin eta berriz saiatu dira Basagoitiri eskua ematen filmaren sustatzaileak euren helburua azaltzen saiatzen ziren bitartean, eta tentsio uneak egon dira. Azkenean, bizkartzain batek Urrosolo Sistiagaren anaiari heldu eta dokumentazioa eskatu dio.
Sustatzaileek banatu dituzten orrietan, eskua ematea bakea lortzeko keinua zela jartzen zuen. "Aktibista izan nahi al duzu, eman eskua eta bakearen katean parte hartu, alderdi politikoei liskarrak alde batera utzi eta bakearen aldeko akordio bati buruz hitz egiteko eskatzeko".
Basagoitik Urrusolo Sistiagaren anaiari barkamena eskatzeko esan dio. Honek kasu egin dio eta ozen "barkatu" esan dio, baina buruzagi popularrak erantzun dio : "Niri ez, biktimei".
Alderdi Popularreko bi agintariek Bilboko kaleetatik paseatzen jarraitu dute ondoren, euren ekitaldia hasi baino lehen.