Politika -

Auzitegi Nazionala

8 urteko kartzela zigorra ezarri diete ETAko bi kideri

Getxon atentatua egiten saiatzeagatik zigortu dituzte. 2008ko urtarrilaren 31n Getxoko auzotarrek garagardo upel bat aurkitu zuten eta 30 kilo amonal zituen barruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri die Arkaitz Goikoetxea ETAko 'Vizcaya' taldeko buruzagi ohiari eta Aitor Cotano Vizcaya taldeko kideari 2008an Getxon atentatua egiten saiatzeagatik.

Hala ere, Auzitegi Nazionalak Iñigo Gutierrez aske utzi du, ezin izan dutelako frogatu parte hartu zuenik.

Epaileak hondamen terrorista egiteko saiakera egotzi die Goikoetxeari eta Cotanori, baina lehergailua jartzearen delituagatik (fiskalak eskatu bezala) absolbitu ditu.

2008ko urtarrilaren 31n Getxoko auzotarrek garagardo upel bat aurkitu zuten eta 30 kilo amonal zituen. Lehertzeko prest zegoen, bakarrik falta zitzaion detonagailua eta hasteko sistema.

"Lehergailu handi hori" Arkaitz Goikoetxeak, Aitor Cotanok eta hirugarren pertsona batek egin zutela frogatu du epaileak. Halaber, materiala Frantziatik ekarri, eta Ezkaraiko etxe alokatu batean gorde zuten.

Atentatua bertan behera gelditu zen auzotarrek garagardo upela aurkitu zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea