Politika -
Auzitegi Gorena
Absolbitu egin dituzte Legutioko atentatuagatik zigortuetako bi
Guardia Zibilaren koartelaren kontra egindako atentatuan Juan Manuel Piñuel agentea hil zuten eta 27 persona zauritu.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak absolbitu egin ditu ETAk 2008ko maiatzaren 14an Legutioko Guardia Zibilaren koartelaren kontra egindako erasoagatik zigortu zituen hiru lagunetako bi. Atentatu hartan Juan Manuel Piñuel guardia zibila hil eta beste 27 pertsona zauritu zituzten.
Zigor Aretoak 515 urteko kartzela-zigorra mantendu dio, hala ere, Arkaitz Goikoetxea Basabe ETAko buruzagi ohiari, baina Aitor Cotanok zigor bera zuen eta absolbitu egin dute eta Iñigo Gutierrez Carrillo ere absolbitu dute. Azken horrek zortzi urteko kartzela-zigorra zuen atentatuan erabilitako furgoneta jasotzeagatik.
Miguel Colmenero epaileak zuzendu duen ebazpenean agertzen denez, Cotanok eta Gutierrezek komisaldegian emandako testigantzan oinarritzen da ebazpena, baina ez zituzten adierazpen horiek epailearen aurrean berretsi. Era berean, ez omen zen frogarik aurkeztu komisaldegiko testigantzak egiaztatzeko.
Era berean, epaileek Arkaitz Goikoetxea 'Bizkaia taldea'ren buru zena zigortu dute agente bati egindako kalteagatik. Agente hori ez zegoen koartelean atentatua gertatu zenean, baina ondasunak galdu zituen erasoaren ondorioz eta ETAko buruzagi ohiak kalte-ordaina eman beharko dio.