Politika -
Hauteskundeak A20
Cayo Larak iruzurrik egingo ez duela zin egin du
Izquierda Unidak Kongresuan 2 eserleku izatetik 11 izatera pasatu da. Gainera, "epe ertain eta luzera" bestelako ezkerra sortzeko konpromezua hartu du.
Erredakzioa
Cayo Lara Izquierda Unidaren Kongresurako hautagaiak, pozik eta irribarretsu hauteskundeetan lortutako emaitzak direla eta (11 eserleku lortuko ditu), esan duenez, babesa eman dioten hiritarrei ez die "iruzur egingo" zeta gezurrik esango ere.
Olimpoko egoitzan egindako prentsaurreko batean, Cayo Larak ziurtatu tu IUk aldaketaren alde lan egingo duela, Parlamentuan eta kalean, ekoizpen eredu berri bat izateko giza eskubideen eta materialen eredu "haragijalearen" aurrean.
Bestalde, "epe ertain eta luzera" zehaztu duen beste helburu bat bestelako ezkerra bultzatzea izango da, hauteskunde hauetara aurkezteko egin duen 12 aliantzetatik haratago, esan duenez, IUk bakarrik ezta aliantza horiekin ere ezingo lukeelako bultzatu.