Politika -
Proiekzioa
EAJk eta Amaiurrek 20na eserleku lortuko lituzkete Gasteizen
Gaurko emaitzokin, EAJk eta Amaiurrek 20na eserleku lortuko lituzkete Eusko Legebiltzarrean, PSE-EEk 18, PPk 15 eta Ezker Batuak 2.
Iñigo Herce
Gaurko hauteskundeen emaitzen proiekzioak berdinketa ekarriko luke Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Amaiurren artean, batak zein besteak 20 eserleku lortuko lituzkeelako. D'hont legea aintzat hartuz, Amaiurrek 10 eserleku lortuko lituzke Gipuzkoan, eta bosna Araban zein Bizkaian. Jeltzaleen nagusitasuna Bizkaian gailenduko litzateke, bertan 9 legebiltzarkide lortuko lituzkeelako, 6 Gipuzkoan eta 5 Araban. Alderdi abertzaleek, beraz, gehiengo nagusia izango lukete Gasteizko ganberan.
Alderdi Sozialista izango litzateke hirugarren indarra: seina legebiltzarkide lortuko lituzke lurralde bakoitzean, guztira 18 eserlekuko ordezkapena erdietsiz. Alderdi Popularra, berriz, 15 aulkirekin, laugarren indarra litzateke: 8 Araban, 4 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan. Azkenik, Ezker Batuak 2 eserleku izango lituzke; bata Araban eta bestea Bizkaian.
Lurraldeka
Lurraldez lurralde, honakoa litzateke banaketa: Araban: 8 PPk, 6 PSE-EEk, 5 EAJk, 5 Amaiurrek eta 1 EBk. Bizkaian: 9 EAJk, 6 PSE-EEk, 5 Amaiurrek, 4 PPk eta 1 Ezker Batuak. Gipuzkoan, 10 Amaiurrek, 6 PSE-EEk, 6 EAJk eta 3 PPk.