Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Erkoreka: 'Lehendakariak hauteskundeak aurreratu beharko lituzke'

Hautetsi jeltzalearen ustez, "beharrezkoa da erakundeek euskal gizartearen konplexutasuna ordezkatzea".

Josu Erkoreka, EAJren Bizkaiko diputatu hautetsia. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka, EAJren Bizkaiko diputatu hautetsia. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka, EAJren Bizkaiko diputatu hautetsia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka EAJren Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautetsiak adierazi duenez, Patxi Lopezek EAEko hauteskundeak aurreratzea "aztertu" beharko luke. Krisi ekonomikoa gainditzeko eta ETAk jarduera armatua amaitu duela adierazi ondoren elkarbizitza eraikitzeko erronkari aurre egiteko "erakundeek euskal gizartearen konplexutasuna islatzea beharrezkoa" dela iritzi dio. 

Bere ustez ez litzateke ona izango erronka horiei euskal gizartearen eta erakundeen arteko "orekarik gabe" aurre egitea. "Ni lehendakari izango banintz hori egingo nuke", erantsi du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Erkorekak "bikaintzat" jo ditu emaitzak, "EAEn nagusitasuna lortu eta talde parlamentarioari" eustea lortu dutelako.

Bere alderdiak PSOE-PP alderdien dikotomiari eta Amaiurren sarrerari aurre egitea lortu du. Koalizioak maiatzeko hauteskundeetan lortutako emaitza onak azpimarratu ditu, eta indar berri bat batu zaiola erantsi du. "Baldintza horietan lortu dugun emaitza lortzea, bikaina dela iritzi diot", esan du.

Hala ere, Erkorekak ohartarazi duenez, Amaiur oraintxe sortu berri da eta "oraindik dena erakusteko du"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea