Politika -

A-20 hauteskundeak

Pons: 'Behartzeko hitza baino gaitasun handiagoa du Amaiurrek'

Komunikazio idazkariordeak azaldu duenez, arazoa ez da Amaiurrek 7 diputatu lortu izana, "Ganbera behartzeko hitza baino askoz ere gaitasun handiagoa" izatea baizik.

Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordea. Argazkia: EFE
Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordeak astelehen honetan ohartarazi duenez, arazoa ez da arazoa ez da Amaiurrek 7 diputatu lortu izana, "Ganbera behartzeko hitza baino askoz ere gaitasun handiagoa" izatea baizik; izan ere, ETA "ez da oraindik desegin" eta "ez ditu armak eman".

"Arazoa ez da Amaiurrek zazpi diputatu izatea, nahiz eta hori ez gustatu, ETA ez dela desegin eta Amaiur bere jarraipen politikoa dela baizik", esan du Ponsek Telecinco telebista katean.

Ponsen arabera, nahiz eta ETAk "beste inor ez duela hilko esan", "talde bezala ez da desegin, ez ditu armak entregatu eta biktimei barkamenik eskatu gabe jarraitzen du". Beraz, ezker abertzalearen presentziak, bere ustez, "Ganbera behartzeko hitza baino askoz ere gaitasun handiagoa" izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea