Politika -

Hauteskunde orokorrak

Amaiurrekin ez duela hitz egingo iragarri du PPk

Gobernu berria abenduaren 24 baino lehen osatu nahi du PPko presidenteak. PPk otsailaren 17, 18 eta 19an egingo du kongresu nazionala.

PPko Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren bilera. Argazkia: EFE.
PPko Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren bilera
PPk emaitzen analisia egin du, Genovan

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk otsailaren 17, 18 eta 19an egingo du kongresu nazionala, Mariano Rajoy alderdiko presidenteak Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren bileran jakitera eman duenez.

Hurrengo Gobernuko presidentearen aurreneko konpromisoa izan da. Era berean, botere aldaketa errazteko ardura Soraya Saenz de Santamaria PPko bozeramaile ohiari utziko dio Rajoyk, ondorioz, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutboarekin elkarrizketa mantendu beharko du.

Bestalde, Gobernu berria Gabon-gaua baino lehen osatu nahi du Rajoyk, hau da, abenduaren 24 baino lehen.

Horrela azaldu du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak prentsaurrekoan. Alderdiko Zuzendaritza Batzordeak bilera egin du arratsaldean atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertzeko.

"Oso pozik"

Dagoeneko Rajoyk Zapaterorekin hitz egin du eta elkarrizketarekin "oso pozik" agertu da. "Bihar hasiko den botere aldaketa ereduzkoa izatea" espero du PPko buruzagiak. Aldaketa hori Saenz de Santamariak koordinatuko du.

Rajoyren aurretik Ana Mato kanpainako zuzendariak hitza hartu eta atzoko hauteskundeetako emaitzen inguruko txosten bat irakurri du. PPk bere historiako emaitzik onena lortu zuen, 186 eserleku eskuratuta.

PPk ez du Amaiurrekin hitz egingo

Bestalde,Amaiur koalizioarekin elkarrizketa izatea baztertu du PPk. Datozenasteetan bilera informalak egino ditu Alderdi Popularrak ordezkaritzalortu duten alderdi politikoekin, baina Amaiur kanpoan utzi dudagoeneko, Maria Dolores de Cospedalek baieztatu duenez.

"Konstituzioakbabesten dituen helburuak defendatzen dituzten alderdi guztiekin hitzegingo du PPk, baina Amaiur ez da horren adibide", azpimarratu duCospedalek.

Abenduaren 13an ganberak osatzeko alderdipolitikoekin bilera "informalak" izango dituztela iragarri du PPkoagintariak. Jarduneko gobernuarekin elkarrizketa "formalak" izangodituztela aurreratu du Cospedalek. Hala ere, Amaiur koalizioabazterrean utziko dutela azaldu du PPko idazkari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea