Publizitatea
Itxi

2021/02/04

07:12

Politika

KATALUNIA

Otsailaren 14ko mahaiak boluntarioekin osatzea aztertzen ari da Hauteskunde Batzordea

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Dagoeneko 16.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute hauteskunde-mahaian egotetik salbuetsita izatea. Katalunian guztira 82.000 pertsona aukeratu dituzte 9.117 hauteskunde-mahai osatzeko.

  • Otsailaren 14an Katalunian egingo diren hauteskundeetarako materiala

    Otsailaren 14an Katalunian egingo diren hauteskundeetarako materiala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Katalunian otsailaren 14an egingo diren hauteskundeei begira, izugarri egin du gora hauteskunde-mahaian egotetik salbuetsita izateko aurkeztutako helegiteen kopuruak. Hori dela eta, hauteskunde-mahaiak osatzeko arazoak izaten ari dira. Horren aurrean, boluntarioak bilatzeko aukera aztertzen ari da Hauteskunde Batzordea, Santiago Garcia Bartzelonako Hauteskunde Batzordeko presidenteak jakitera eman duenez.

Balizko neurri horren bidez, hautesleku askotan sor daitezkeen arazoak eragotzi nahi dituzte. Legearen arabera, hauteskunde egunean mahaia osatzeko hutsuneren bat izanez gero, botoa ematera joandako lehendabiziko pertsonak bertan gelditu behar du.

Guztira, 82.000 pertsona aukeratu dituzte Katalunian 9.117 hauteskunde-mahai osatzeko. Gaur-gaurkoz, ordea, 16.489 dira zeregin horretatik salbuetsita izateko eskatuz helegitea aurkeztu dutenak. Horietatik 8.000 inguru Bartzelonan jarri dituzte.

Ildo horretan, Santiago Garciaren hitzetan, hilaren 14an oso adi egon beharko dute 08:00etatik 09:00etara, hauteskunde-mahaiak osatu behar diren tarte horretan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena