Politika -
Hauteskunde orokorrak
Emigratzaileen botoek berretsi egin dute Geroa Bairen eserlekua
UPN-PPk 1.132 boto behar zituen Geroa Bairi eserlekua kentzeko, baina azkenean atzerrian dauden 17.000 nafarretako 894k baino ez dute bozkatu.
Erredakzioa
Uxue Barkos Geroa Baiko diputatu hautetsiak berretsi egin du eserlekua, emigratzaileen botoak zenbatu eta gero.
Atzerrian 17.000 nafar daude erroldatuta bozkatzeko eskubidearekin, baina azkenean 894k baino ez dute eman botoa.
UPN-PP koalizioak 1.132 boto behar zituen Geroa Bairi eserlekua kentzeko. Horrenbestez, azkenean ez dira aldatuko igandeko hauteskunde orokorren emaitzak.
Hori horrela, Foru Erkidegoan UPN-PPk hiru eserleku eskuratu ditu, eta PSNk, Amaiurrek eta Geroa Baik, bana.
Atzerriko botoak honela banatu dira: 398 UPN-Pprentzat, 258 PSNrentzat, 74 Amaiurrentzat eta 50 Geroa Bairentzat. Gainerakoak ordezkaritza lortu ez duten zerrendetara joan dira.