Politika -
Bakegintza
Garitanok 'presio' egingo du alderdien mahaia sortzeko
Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du foro horretan erabakiak hartu beharko lituzketela, ondoren Espainiako Gobernuari helarazteko.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du Foru Gobernuak "presio" egingo duela alderdien eta eragileen mahai bat sortu, eta ondorioak Espainiako Gobernuari helarazteko.
El diputado general de Gipuzkoa, Martin Garitazo, ha asegurado que su Ejecutivo foral hará "presión" para que se ponga en marcha una mesa de partidos y agentes que adopte unas conclusiones, con vistas a la consecución de la pacificación y la normalización política, a trasladar al Gobierno central.
Garitanok Batzar Nagusietako Araudi Batzordean egin ditu adierazpenok, EAJren galdera bati erantzunda. Hain zuzen ere, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko Aldundiak zer egin asmo duen galdetu diote jeltzaleek.
Hori horrela, ahaldun nagusiak esan du "normalizazioaren bidea" Gernikako Akordioan dagoela, baina, "tamalez", horren puntu guztietako lehena baino ez dela bete. Beraz, guztiak betetzeko "presio" egin beharra dagoela eta Foru Gobernuak hori egingo duela nabarmendu du.
Garitanoren hitzetan, alderdien mahaia sortzea "Euskal Herri osoari dagokio", eta bertan akordioak lortu behar dira, ondoren Espainiako Gobernuari igorri eta horrek nazio gisa aitortzeko".
EAJk zehaztasuna eskatu du
Bere aldetik, Markel Olano bozeramaile jeltzaleak orokorregia izatea egotzi dio Garitanori, eta bakegintzak "zehaztasun" handiagoa behar duela gaineratu du.
EAJk 'Ibarretxe plana'rekin egin zuen ekarpena jarri du adibide.