Politika -

Jauregiren ustez

Rajoy eta Patxi Lopezi bakearen alde egiteko esan zien Eguigurenek

PSE-Eeko presidenteak PP eta PSEk Euskadin duten ituna hausteko arriskua zegoela esan zuen Rajoyk "bakeari bultzada ematen ez bazion".

Ramon Jauregui, Presidentetzako jarduneko ministroa. Argazkia: Efe.
Ramon Jauregui, Presidentetzako jarduneko ministroa. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui Presidentetzako jarduneko ministroak zehaztu egin dutu Jesus Eguiguren alderdikideak aurreko egunetan esandakoak.

Eguigurenek sozialistek eta popularrek Euskadin duten hitzarmena hausteko arriaskuan zegoela adierazi zuen, Mariano Rajoyk presidente berriak "bakearen alde egiten ez badu".

Jaureguiren ustez, Eguigurenek adierazi nahi zuena Rajoyk eta Patxi Lopezek "elkar ulertzea" "oso garrantzitsua" dela zen.

"Berak azpimarratu egin nahi zuen gauzak ondo egiteak duen garrantzia eta Gobernuko presidenteak Lehendakariarekin adostasunak izan behar dituela ustez lortu berri dugun bakea behin betirako izan dadila, atzera bueltarik gabekoa eta atzera egiteko trentaziorik gabekoa", azaldu du Jaureguik TVEn egindako elkarrizketa batean.

Honen harian, JaurEguik argitu egin du Eguigurenek hitzak "baldintzazko etorkizun" baten ingurukoak zirela, PPk bakeari oztopo eginez gero, Euskadiko Gobernu ituna haustea ekar lezakeelako.

Komentario gehiagorik ez

Era berean, bere alderdikidearen hitzek "komentario gehiagorik"behar ez dutela gaineratu du. Eguigurenek berak, iragan ostegunean, eta bere hitzek piztutako polemika ikusita, "ahalik eta gutxien" hitz egingo duela adierazi zuen "zalaparta gehiago ez sortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea