Politika -

Gipuzkoako Aldundia

Gorenak Espainiako banderaren kontrako plaka erretiratzeko agindu du

Gipuzkoako Aldundiko aurrealdean dagoen plaka 2010eko otsailean ipini zuten, EAJren eta Hamaikabaten agintaldian. Diputatuen Kontseiluak adostutako adierazpen instituzionala jasotzen du plakak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinaren aurrealdean Espainiako banderaren kontra eskegi dagoen plaka erretiratzeko agindu du.

Estatuko Abokatutzak Aldundiko eraikinetik plaka kentzeko egindako eskaera atzera bota zuen EAEko Auzitegi Nagusiak, baina ondoren, kasazio errekurtso bat jarri zuen Abokatutzak eta Gorenak arrazoi eman dio.

Plaka joan den urteko otsailean jarri zuten, Aldundiko Gobernua EAJren eta Hamaikabaten esku zegoenean, alegia. Plaka horretan Espainiako bandera "inposatutako ikurra" dela dioen adierazpen instituzionala jasotzen da, Aldundiko Diputatuen Kontseiluan onartu zena.

Abokatutzaren iritziz, plaka eskegita ez zen ongi betetzen 2005eko irailaren 30eko epaia, hau da EAEko Auzitegi Nagusiak erakundeak Espainiako bandera jartzera derrigortzen zituena. Epai hori, 2009an berretsi zuen Gorenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea