Politika -
PSOEren komite federala
Rubalcabak kongresu demokratikoa eskatu du alderdia sendotzeko
PSOE porrotetik "zaurituta" atera dela dio Zapaterok. Beharrezkoa zena egin zuela adierazi du, "ez zegoen beste aukerarik". Patxi Lopeze kIdazkaritza Orokorrera aurkezteko asmoa "erabat" ukatu du
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba iragan azaroaren 20ko hauteskundeetarako hautagai sozialistak ez du argitu PSOEren idazkari nagusi izateko asmorik duena la ez. Hala ere, Kongresu demokratiko bat egitearen alde agertu da, "zenbat eta irekiagoa izanda, eztabaida eta parte-hartze handiagoa izango da", eta horrek, Rubalcabaren hitzetan, alderdia "sendotzea" ekarriko du.
"Democrazia, democrazia, demokrazia, eta ondoren batasuna eta intebrazioa", azpimarratu Perez Rubalcabak ere autokritika egin du, hauteskundeen osteko lehen agerraldian. Baina PPk ez duela bere muga gainditu nabarmendu du, "orain 11 milioi botoak gainditu ez baditu, ez du inoiz lortuko", adierazi du
Porrota "lehen pertsonan" onartu du Rubalcabak, baina emaitzen hausnarketa azkar baten ostean, hauteskunde hauetarako PSOEren programa oposizioaren lerro nagusiak ezartzeko baliagarria izan daitekeela esan du.
Zapaterok akatsak onartu ditu
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko jarduneko presidenteak krisi ekonomikoaren kudeaketan eta komunikazioan hutsak onartu ditu. Hauteskundeen porrotetik "zaurituta" atera direla adierazi du, baina beharrezkoa zena egin zuela berretsi du, "ez zegoen beste aukerarik".
Krisia dela eta, nahitaez egin behar izan zituen hainbat gauzen errepasoa egin du Zapaterok.
"Indarkeriaren mehatxurik" gabeko lehen hauteskundeak izan direla nabarmendu du. Gertakari "historikoa", Zapateroren hitzetan. "Beste gertakari batzuk besterik gabe pasako dira, baina hau demokrata guztien ondasun bezala mantenduko da".
Lehenik eta behin, Rubalcabari eskerrak eman dizkio, egindako esfortzuarengatik eta izan duen energiarengatik. Zapateroren ustez, hautagaiaren programak gidatu beharko luke orain oposizioaren lana.
Lehendakariak Idazkaritza Orokorrera aurkezteko asmoa "erabat" ukatu duPatxi Lopez lehendakariak PSOEren idazkaritza orokorrera aurkezteko asmoa ukatu du. PSOEren komite federalera iritsi denean, Patxi Lopezek esan du alderdiak "irekiagoa" eta herritarrekin konektatzeko gai izan behar duela.
Idazkaritza Orokorrera aurkezteko asmoa ukatu du eta bere funtsezko ardura eta kezka Euskadin dagoela adierazi du.
Idazkaritza nagusirako hautagaitzak
Pasa den igandean inoizko emaitza txarrenak izan zituen PSOE-k. Horren aurrean, alderdiko idazkari nagusiak Jose Luis Rodríguez Zapaterok, datorren otsailean kongresua egitea proposatu zuen, gogoeta egin eta aurrera begira jarraitu beharreko bidea zehazteko.
Otsailerako kongresua deituko dute, alderdiaren buruzagitza berria aukeratzeko. Asmoa ahalik eta hautagai gehien aurkeztea da. Momentuz, Rubalcabaren eta Chaconen izenak entzuten dira.
Prozesua otsailaren 3,4 eta 5ean amaituko da Sevillan, eta zuzendaritzako errelebuaz gain, proposamen politikoa zehaztu beharko dute.
Ozenen entzuten diren izenak Rubalcaba eta Chaconenak dira, baina oraindik ez dute ofizialki euren hautagaitza aurkeztu.
Gainera, talde parlamentariorako karguentzako proposamen bat egin behar dute, bai Kongresurako, baita Senaturako ere. Eta PSOEko idazkaritza nagusira aurkeztu ala ez, Rubalcaba arituko da Rajoyren inbestidura eztabaidan PPko liderrarekin aurrez-aurre.