Politika -

Sabino Aranaren omenaldian

Urkulluk nazionalismo politikoa ekonomikora egokitzea defendatu du

EAJko presidentea aro berriaz mintzatu da, "dena posiblea den aro berria, eta ideiak jada ez dira solik defendatu behar, babesa izanez gero gauzatu egin behar dira".

EAJren ekitaldia Sukarrietan. Argazkia: Efe
EAJren ekitaldia Sukarrietan. Argazkia: Efe
EAJren ekitaldia Sukarrietan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiari, orain, nazionalismo politikotik ekonomikora egokitzapena egitea egokitzen zaiola esan du EAJko presidenteak, nazioartean "made in Euskadi" ikurra ezagutarazteko eta "tren ekonomikoaren buruan" egoteko.

Sukarrietan (Bizkaian) egin ditu adierazpen hauek Urkulluk, Sabino Arana EAJren sortzailearen heriotzaren urteurrena ospatzeko egin duten ekitaldian.

"Bigarren trantsizio politikoaz" ere mintzatu da Urkullu, "bakea dagoeneko ez da amestutako helburua, amestutako lanaren errealitatea baizik".

"Aro berri batean gaude, eta jada ez dago ezertarako aitzakiarik; dena posiblea den aro berri batean gaude, eta ideiak defendatzeaz gain, behar duten babesa lortuz gero, gauzatu egin behar diren aroan gaude", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea