Politika -

PSNren Batzorde Erregionala

PSN: 'Hauteskundeetako porrota ez da soilik krisiaren eraginez izan'

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak alderdiaren eredua aldatzea proposatu du, modernoagoa eta hauesleentzat erakargarriagoa egiteko.

PSNren Batzorde Erregionala. Argazkia: Efe
PSNren Batzorde Erregionala. Argazkia: Efe
PSNren Batzorde Erregionala. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSNren Batzorde Erregionalak hauteskundeen porrota ez dela soilik krisiaren eraginez izan dioen ebazpena onartu du aldeko bozen % 93rekin. "Une honetatik bertatik" alderdia modernizatzeko lana iragarri du PSNko idazkari orokorrak.

Hauteskunde hauek nazioarteko krisiaren testuinguruan izan direla esan du Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak, eta ekonomiak politika menperatu duela, baina Espainian bere alderdiak izan duen porrota ez dela soilik krisi ekonomikoarengatik izan azpimarratu du. Horren harian, ebazpen bat onartu dute, euren huts nagusiak "kudeaketa, koordinazioa, komunikazioa eta hautesleekin deskonexioa" izan direla aitortzeko. "Huts horiek soilik gure errua dira eta hauteskundeak galtzearen arrazoia ere badira", jaso dute bertan.

Etorkizunari begira, "indarrez eta ilusioz" aurre egin behar dutela esan du PSOE eta PSN indarberritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea