Politika -
Gobernu berria
Rajoyren Gobernuko kideek abenduaren 22an jabetuko dira karguaz
Inbestidura eztabaida abenduaren 20an eta 21ean izango da. Rajoy patronalarekin eta sindikatuekin bilduko da aste honetan, eta ostegunean alderdiko 'baroi'ekin batzartuko da.
Redacción
Mariano Rajoyren Gobernuko kideak abenduaren 22an jabetuko dira karguaz, eta Ministroen Kontseilua hurrengo egunean bilduko da lehendabizikoz, Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak gaur jakinarazi duenez.
Alderdiko Zuzendaritza Batzordearen bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, "ziur asko" Rajoyren inbestidura eztabaida abenduaren 20an eta 21ean izango da.
Bestalde, Rajoyk PPko lurralde presidente guztiak deitu ditu ostegunean Madrilen biltzeko, defizitari nola aurre egin aztertzeko.
Halaber, Rajoy patronalarekin eta sindikatuekin bilduko da aste honetan, azken egunotan haien ordezkariekin telefonoz hitz egin ostean. PPk abian jarriko duen lan-erreformaren harira hitz egin nahi du Rajoyk patronalarekin eta sindikatuekin.