Politika -
HERIOTZA
Jean Grenet, Baionako auzapez ohia, zendu da
Baionako udaletxean ardura goreneko postua izan zuen Grenetek 21 urte luzez, 1993tik 2014ra. Gaixotasun luze baten ostean, 81 urterekin hil da.
EITB MEDIA
Jean Grenet, Baionako auzapez izan zena, hil da, 81 urte zituela, eritasun luze baten ondorioz.
Baionako udaletxean ardura goreneko postua izan zuen Grenetek 21 urtez, 1993tik 2014ra. Gainera, 2002az geroztik, Frantziako Parlamentuan diputatua izan zen, Pirinio Atlantikoen 5. barrutia (Baionako zonaldea) ordezkatuz.
Jean Grenet Lapurdin jaio zen, 1939ko uztailaren 12an, eta kirurgialaria eta politikaria izan zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea