Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Zabaletaren ustez, alderdien arteko hurbiltzea 'Euskadirentzat ona da'

Duela bi urte Jaurlaritza osatu zenean "aurkakotasunaren diskurtsoa" entzuten zela esan du, orain, aldiz, elkarrizketa gehiago dagoela azaldu du eta bere Gobernuak horretan lagundu duela erantsi du.

Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte gaietarako sailburua. Argazkia: EITB
Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte gaietarako sailburua. Argazkia: EITB
Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte gaietarako sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaien sailburuak bere Gobernuak alderdien arteko gerturatze berriei lagundu diela esan du. PP eta Aralar edota EAJ eta PPren arteko hurbiltzeari buruz mintzatu da, eta bere alderdiak, hain zuzen, "hori bilatzen" duela erantsi du.

Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean, Zabaletak esan du Jaularitza osatu zen garaian aurkakotasunaren diskurtsoa nagusitu zela, baina bi urte eta erdiren ondoren, "horrelako diskurtsoak eta akusazioak azukrea balira bezala desegin dira", azpimarratu du.

Zabaletaren ustez "inoiz baino garrantzitsuagoa da diskurtsoa gertatzen ari den horretara fintzea". "Gauza asko ari dira jazotzen, onak direla uste dut, izan ere alderdien artean elkarrizketa gehiago dago, elkarrizketa instituziona areagotu egin da", azaldu du Emplegu sailburuak.

Hauteskunde orokorren ondoren PSE-EEk bizi duen egoeraren inguruan galdetuta, bere alderdiak Konferentzia Politiko batean hausnarketa egin behar duela esan du Zabaletak, "hautesleen konfiantza zergatik galdu" duten aztertzeko.

Oinarrizko errentaren inguruan Zabaletak azaldu du etorkinek Oinarrizko Errenta jaso ahal izateko ez dela beharrezkoa hiru urte erroldatuta egotea, baina hiru urte baino gutxiago daramaten horiek aurretik izandako lan bizitzaren agiria aurkeztu behar dutela erantsi du.

Zabaletak azaldu duenez, euskal gizartearen zergetan oinarrituta daude laguntza horiek eta urtean 400 milioi euro kostatzen dira, guztira 55.000 lagunek jasotzen dute laguntza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea