Politika -
Elkarretaratzea
Uriaren senideek ez dituzte indarkeria gaitzesten ez dutenak nahi
Inaxio Uria enpresaburuaren senideek larunbatean elkarretaratzea egingo dute Azpeitikoa Loiolan, ETAk Inaxio Uria hil zuen tokian.
Erredakzioa
Inaxio Uria (ETAk Gipuzkoan hildako azken biktima) enpresaburuaren senideek elkarretaratzea deitu dute datorren larunbaterako. Uriaren senideek jakinarazi dutenez, ez dute "letra larriekin atentatu terroristak gaitzesten ez duen inor" nahi.
Senideek agiri batean azaldu dutenez, elkarretaratzea isila egingo dute larunbatean Azpeitiko Loiola auzoan, ETAk enpresaburua tirokatu zuen tokian.
Uriaren heriotzaren azken urteurrenaren oroitzapena egiteaz gain, "ETAren hilketa guztiak aldarrikatzeko" balio izango du elkarretaratzea.
Senideek agirian esan dute ez dutela "inolako errukirik somatzen ezker abertzalean".
Ildo horretan, "indarkeria errefusatzea" nahikoa ez dela esan dute; izan ere, "ukapena gaitzespenaren eskutik joan behar da". Ildo horretan, "ezker abertzaleko buruei hitz horiek ez zaizkiela oraindik entzun" gaineratu dute.
"Eta etorkizunean hitz horiek entzungo bagenitu ere, guretzat beti izango da berandu", azpimarratu dute.