Politika -
ETAren iragarpenetik, lehena
Alderdiek, Bilduk ezik, terrorismoaren biktimak omendu dituzte Getxon
Otsailean frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimei dagokien ekitaldia egingo dute.
Erredakzioa
Getxoko Udalean ordezkaritza dutebn alderdiek, Bilduk ezezik, terrorismoaren biktimen omenezko elkarretaratzea egin dute udalerriko San Inazio Plazan, bertan baitago 'Gutzion Etxea' monumentoa, biktimen oroimenez 2010ean erakitakoa.
Getxon egiten dute hirugarren omenaldia da, baina ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik egindako lehenengoa.
Ekitaldian, udaleko ordezkariek, Imanol Landa alkatea buru zutela, minutu bateko isilunea egin dute ETAk Getxon hildako 18 pertsonen oroimenez eta txistulari baten musika lagun zutela.
Frankismoaren biktimak
Dolu seinalearen ondoren, Landa alkateak esan du Getxok "biktima guztiekin hartutako konpromisoa" barneratuta duela, 2009ko martxoan egindako akordioa oinarri hartuta. Akordio horretan, orduan udalean ordezkatuta zeuden alderdiek "terrorimoaren biktima guztien aldeko ekitaldia egitea" adostu zuten. Eta urte bereko ekainean, aldiz, "frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimen oroimenez urtero ekitaldi bat egitea" erabaki zuten.
Otsailean frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimei dagokien ekitaldia egingo dute.