Politika -
Konstituzio Eguna
Alderdi nazionalistek ez dute parte hartu Konstituzio Egunean
"Euskaldunok gaur ez dugu ospatzeko ezer", esan du Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak, Kostituzioaren urteurrenean.
Erredakzioa
Diputatuen kongresuak astearte honetan, abenduak 6, Konstituzio Eguna ospatu du, hogeita hamahirugarren urtez. Jose Bono Ganberako presidenteak bere hitzaldia eman du, Estatuko hirugarren aginpide bezala.
Kongresuan ez dira izan, besteak beste, honako hauek: Bloque Nacionalista Galego (BNG), EAJ, Esquerra Republicana, Iniciativa per Catalunya eta Geroa Bai. Alderdi guzti hauek, festa honetan parte ez hartzen jarraitu dute. Halaber, ELA eta Lab sindikatuek ere ez dute Konstituzio Eguneko ekitaldietan parte hartu.
Gipuzkoako Aldundia: "Euskaldunok ez dugu ospatzeko ezer"
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foro Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, Konstituzio Egunean “euskaldunok ez dugu ospatzeko ezer”, eta, horregatik, Martin Garitazo (Bildu) buru den taldeak lan egin du gaur.
Bozeramaileak esan du Aldundiko langile batzuk ere lan egitera joan direla, baina ezin izan du zehaztu zenbat izan diren. Aldundiko langileek gaur lanera joan direnek beste egun bat aukeratu ahal izango dute libre hartzeko.
“Konstituzioa herritar bezala dagokizkigun eskubideen ukapena da”, azaldu du Ugartek. Halaber, Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren presidenteak nabarmendu du abenduaren 14an frankismoaren biktimak omentzeko ekitaldi bat egingo duela Aldundiak, merezi duten aitorpena oraindik izan ez dutela uste duelako.