Politika -

Prentsaurrekoa

ETArekin hizketan hasteko eskatu dio ELAk Gobernuari

Sindikatuak Espainiako Gobernuari Aieteko Nazioarteko Konferentziaren bigarren puntuan bere egiteko esan dio.

Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak Espainiako Gobernuari Aieteko Nazioarteko Bake Konferentziako bigarren puntua bere egiteko eskatu dio, hizketaldiak hasteko esanez, "gatazkaren ondorioez hitz egiteko".

Bilbon emandako prentsaurrekoan, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta sindikatuaren Formazioko arduradunak Xabi Anzak presoen eskubideen aldeko kanpaina aurkeztu dute. "Orain arte estatu espainiarrak eta frantsesak izan duten gure herrialdeko presoen politika erabat aldatzea beharrezkoa da”.

Muñozek azaldu duenez, Parot doktrinaren ondorioz, gaur egun kalean egon beharko luketen 50 pertsona baino gehiago daude, doktrina hori praktikan egonda, ez daudenak.

Urtarrilaren 7an, Bilbon, ETAko presoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin bat egingo duela ELAk esan du Muñozek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea