Politika -
Abusu polizialen biktimak
Bonbak maneiatzean hildako terroristak ez dira biktimak izango
PSEk azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza prestatzen dabilen abusu polizialen biktimentzako laguntzen dekretuak ez ditu lehergailuak manipulatzean hil ziren terroristak hartuko.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak asteazken honetan azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza prestatzen dabilen abusu polizialen biktimentzako laguntzen dekretuak ez du lehergailuak manipulatzean hil ziren terroristei dirulaguntzak eskainiko.
Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan Pastorrek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 2012an nahi du dekretu hau berrestea. Baliteke dekretu honek 1968ko urtarrilaren 1etatik 1978ko abenduaren 31ra indar polizien abusuak jaso zituzten biktimei zuzendutako 390.000 euro arteko diru-laguntzak aurreikustea.
Buruzagi sozialistak azaldu duenez, oraindik ez dute zehaztu diru-laguntza hauek jaso dezaketen errolda. Hala ere, aztertu beharreko txostenak amaitu ostean, "zeintzuk diren benetako biktimak eta zeintzuk ez diren" ezarriko dute.
Pastorrek azpimarratu duenez, "lehergailu bat manipulatzean hil diren ETAko terroristak ez dira biktimak izango". Sozialistak gogoratu duenez, Ibarretxeren garaian egindako erroldan "horietako batzuk" zeuden.
"Bonbak maneiatzean hildako terroristak ez dira biktimak izango"
Jon Landa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari ohiaren esanetan, terrorista lehergailu bat maneiatzen dagoen bitartean bonba hura eztanda egiten badio eta bertan hiltzen baldin bada, hori ez da giza eskubideen urraketa bat eta ondorioz, ez liteke motibazio politikoko biktimen artean sartu behar.
Giza Eskubideen zuzendari ohia den heinean, Landak giza eskubideen urraketak izan dituzten biktimen hitzaldia eskaini du Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, sail horren buru izan zenean, adostasun politikorik lortu ez zuen motibazio politikoko biktimei buruzko txosten bat egin zuen. Txosten honek Estatuko Indar Armatuek, talde parapolizialek eta muturreko talde eskuindarrek eragindako 109 hildako eta 538 zauritu identifikatu zituen. Hitzaldia eskaini ostean Landak nabarmendu duenez, dekretu honek ez ditu bakarrik biktima hauei zuzendutako diru-laguntzak hartu behar, "ez duina izango litzatekeelako", haien egoerekiko justizia eta aitorpena elementuak jaso behar ditu baizik.