Politika -

Mugaz gaindiko erakundea

Euskadi-Akitania euroeskualdea astelehenean osatuko dute

Patxi Lopez lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak erakunde berriaren estatutuak eta hitzarmena sinatuko dituzte Gasteizen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi-Akitania (Frantzia) euroeskualdea osatuko dute agintariek astelehenean, Gasteizen. Bi erkidegoen arteko harremanetarako organo bat sortzea da helburua.

Patxi Lopez lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak euroeskualdea sortzeko sinadura emango dute, Eusko Jaurlaritzak gaur jakitera eman duenez. Euroeskualdeko batzarra 20 kidek osatuko dute, Euskadiko hamar eta Akitaniako beste hamar.

Akitania-Euskadi euroeskualdeak Hendaian izango du egoitza eta aurreneko bi urteetan Alain Rousset izango da presidentea. Erakundeak izaera juridikoa izango du.

Asteleheneko ekitaldian bi buruzagiek euroeskualdearen hitzarmena eta esatutuak sinatuko dituzte.

Sorrera

Lankidetzarako esparru hau sortrzeko aurreneko pausoa 2009ko azaroaren 30eko goi-bileran eman zuten bi agintariek Bordelen (Frantzia).

Bertan Patxi Lopezek eta Alain Roussetek euroeskualdea martxan jartzea erabaki zuten, eta horretarako testu bat adosten hasi ziren, EBko ebazpenak eta Estatu bakoitzaren ordenamendu juridikoak errespetatuz.

Azkenik, 2011ko irailean Espainiako Gobernuak dokumentua onartu zuen, eta gutxi geroago gauza bera egin zuen Frantziako Exekutiboak.

Euroeskualdeak garraio azpiegiturak eta ingurugiroa landuko ditu batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea