Politika -
Gatazka Errioxarekin
Anasagastik Pedro Sanzi buruz: 'Euskaldunen aurkako harroputz bat da'
EAJko senatariak bere blogean zabaldu duenez, "Bilboko aireportua erabiltzen duten errioxarrei zuzendutako zerga berezi bat jarri beharko genuke orain".
Erredakzioa
Iñaki Anasagasti EAJko senatariak bere blogeko post baten bitartez zabaldu duenez, Pedro Sanz Errioxako presidentea "euskaldunen aurkako harroputz huts bat da, buruzagi kaxkarra eta zirikatzailea" da. Errioxarekin osasun mailan izandako ika-mikaren ostean, "Bilboko aireportua erabiltzen duten errioxarrei zuzendutako zerga berezi bat jarri beharko genuke orain eta baita Operara eta Corte Inglesera joaten direnen errioxarrentzako ere".
"Sanzek Bengoa Osasun sailburua iraindu du. Bengoak ez luke inoiz ere Logroñora joan behar izan. Zertarako balio izan dio? Ezertarako ez bakarrik funtzionario kaxkar honek iraintzeko eta iseka egiteko. Senatari jeltzaleak azpimarratu duenez, "errioxarrak arinagoak zirela uste nuen". "Ez nau harritzen txikiteroek Arabako Errioxako ardoa eskatzeak", gaineratu du.