Politika -

Elkarrizketa

Otegik Aznarrek 98ko su-etenean egindako esfortzua goraipatu du

Batasunako buruak Rajoyrekin akordioak lortzeko "zirrikitu bat irekita" utzi du. Otegiren aburuz, presoak "agendan daude", baina "ez dute "bideratzen".

Arnaldo Otegi. Argazkia: eitb
Arnaldo Otegi. Argazkia: eitb
Arnaldo Otegi. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasunako buruak elkarrizketa batean adierazi duenez, Mariano Rajoyren gobernu berriarekin akordioak lortzeko itxaropena du eta Jose Maria Aznarrek 1998ko elkarrizketetan egindako lanagatik goraipatu du.

"Ez genuen esfortzua, Aznar presidenteak gu MLNV izendatu izana eta gurekin harremanetan jartzeko baimena ematea behar zuen bezala baloratzen jakin. Akats bat egin genuela uste dut (...) Orain akordioak lortzeko gai izango garelako itxaropenerako zirrikitua utzi dut", esan du Otegik.

ETAk egindako azken komunikatuaren berri eman zuen egunean askatasuna mugatuta zuten pertsonek bizi zuten pozarekin bat egin zuen Otegik: "Pertsona horiengatik eta euren senideengatik asko poztu nintzen".

Otegik Bateragune auziagatik 10 urteko kartzela zigorra du eta elkarrizketa horretan adierazi duenez, estrategia militarra "jasangaitza" da eta helburu politikoak lortzeko indarkeriari uko egiteagatik oso pozik dago.

Amaiurrek azken hauteskundeetan izandako "arrakasta historikoa" ere aipatu du eta Espainiako Kongresuan sentimendu ezkorrak eragin gabe lan egin behar dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea