Politika -

Donibane Garazin

Frantziako Poliziak ETAko ustezko bi kide atxilotu ditu

Atxilotuak Julen Mujika eta Ihintza Oxandabaratz dira. 2009ko abuztuan Minerven atzemandako zulo batekin zerikusia dutelakoan atxilotu dituzte.

Dobibane Garazin izan dira atxiloketak. Argazkia: EFE
ETAko ustezko bi kide atxilotu dituzte Donibane Garazin

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Julen Mujika Andonegi eta Intza Oxandabaratz ETAko ustezko kideak atxilotu ditu Donibane Garazin.

Laurence Le Vert epailearen agindu bati jarraituz egin dituzte atxiloketak. Antza, 2009ko abuztuan Minerven atzemandako zulo batekin zerikusia dutelakoan atxilotu dituzte. 

Operazio hartan, 330 kilo lehergai atzeman zituzten Mediterraneoko Hérault departamenduan aurkitutako lau zulotan, horietako bat, Minerven, alegia.

Frantziako Polizia Zientifikoko kideak atxilotutako bikotearen etxea miatzen aritu dira.

Oxandabaratz 2003an ere atxilotu zuten, Baltasar Garzon eta Laurence Le Vert epaileek zuzendutako operazio batean. Ibon Fernandez Iradi "Susper" ETAko buruzagi ohiari atzemandako dokumentuetan horren izena agertu eta gero atxilotu zuten Oxandabaratz. Dokumentu horien harian, guztira

Urte bereko urriaren 12an epaitu zuten Parisen eta aske utzi zuten, baina astero polizia-etxean agertu beharra eta Frantziatik irteteko debekua ezarrita.

2007an Iparraldean higiezin agentzien aurkako erasoak argitzeko hasitako ikerketa baten harira atxilotu zuten, baina egun batzuen buruan aske utzi zuten.

Polizia operazioa gauzatzen ari zen unean jende andana bertaratu da, horien artean, Aurore Martin, Batasunaren Iparraldeko buruzagi ohia. Frantziak Espainiako Justiziaren esku jartzeko agindua du, Auzitegi Nazionalean epai dezaten.

Aurore Martin, aldiz, ezkutuan izan da Espainiako Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindua eman zuenetik. Batasunaren hainbat ekitaldi publikotan parte hartzeagatik epaitu nahi du Espainiako Justiziak. Joan den larunbatean Baionan izandako manifestazio batean parte hartu zuen, Josu Esparzarekin batera. Azken hau, hain zuzen, atzo atxilotu zuen Frantziako Poliziak eta Espainiaren esku utzi zuen. Esparzari Ekineko kide izatea leporatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea