Politika -
Mobilizazioa Donostian
Gipuzkoak presoen aldeko baraualdia bultzatuko du
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak esan du kargu politiko guztiek protestan parte hartuko dutela.
Erredakzioa
Bilduk osatzen duen Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak ostiral honetan parte hartuko du euskal preso politikoen eskubideen defentsan Egin Dezagun Bidea ekimenak antolatu duen barauan.
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak esan duenez, kargu politiko guztiek protestan parte hartuko dute. Donostiako EHUko Ibaetako campusean ari dira egiten baraua. 24 orduko txandak egin dituzte eta igandean, abenduaren 18an, bukatuko da mobilizazioa.
Sindikatuek, irakasleek, ikasleek, mugimendu feministek eta alderdi politikoek eta eragile sozialek parte hartuko dute datozen egunetan.
Bilduk protestan parte hartuko du, eta ETAk indarkeriari uko egin dionez, "espetxeetako egoera konpondu behar" dela, esan du.