Politika -

Espioitza auzia, Araban

Aitor Telleria eta bi ertzain epaituko dituzte, Miñao auzian

EITB-k jakin ahal izan duenez, epaileek aintzat hartu dute fiskalaren eskaria eta auziperatuta dauden Aitor Telleria buruzagi jeltzale ohia eta bi ertzainak epaituko dituzte.

Aitor Telleria eta bi ertzain epaituko dituzte, Miñao auzian. Argazkia: eitb
Aitor Telleria eta bi ertzain epaituko dituzte, Miñao auzian. Argazkia: eitb
Miñano auzia: Hiru auziperatuak epaitu egingo dituzte

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ustezko espioitzari buruzko Miñao auzia dela eta, auziperatuta dauden Aitor Telleria buruzagi jeltzale ohia eta 2 ertzainak epaituko dituzte.EITB-k jakin ahal izan duenez, epaileek aintzat hartu dute fiskalaren eskaria.

Lau urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak hiru inputatuentzat, sekretuak behin eta berriz argitaratzea egotzita.

Horrez gain, 480 mila euroko bermea eskatzen diete Telleriari eta bi ertzainei balizko erantzukizunei aurre egiteko. Fiskalaren arabera, 3 auzipetuak ados jarri ziren ertzainek lanean jasotako hainbat informazio Aitor Telleriari helarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea