Publizitatea
Itxi

2021/03/30

18:36

Politika

Espainiako Gobernua

Yolanda Diaz presidenteorde izendatu du Sanchezek, eta Ione Belarra nafarra, ministro

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hain zuzen ere, Diaz hirugarren presidenteordea izango da, eta Belarra Eskubide Sozialetarako ministroa.

  • Yolanda Diaz. Argazkia: EFE

    Yolanda Diaz. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak baieztatu egin ditu Pablo Iglesias Podemoseko buruarekin adostutako aldaketak, eta Yolanda Diaz hirugarren presidenteorde izendatu du. Gainera, Ione Belarra nafarra aukeratu du Eskubide Sozialetarako ministro, eta Nadia Calviño Ekonomia ministroa bigarren presidenteordea izango da.

Sanchezek agerraldia egin du Moncloa jauregian, Iglesiasek Gobernua utzi eta gero Eekutiboan egin beharreko aldaketak baieztatzeko. Azkenean, ez da ezustekorik izan eta azken asteetan hedabideetan bolo-bolo zebiltzan izenak eta karguak baieztatu ditu.

Ministro berriek asteazken honetan egingo dute kargu-hartzea, Zarzuela jauregian.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;