Politika -
10.000 tona hondakin
EAJk Gasteizen "legearen kontrako zabortegirik handiena" salatu du
Zabortegiak eraiste eta eraikuntza ezberdinen hondakinak jasotzen ditu 2009tik eta "bi futbol-zelaien" zabalera du.
Erredakzioa
EAJk Gasteizen "legearen kontrako zabortegirik handiena" dagoela salatu du. Zabortegiak Las Neverasen kokatuta dago eta bertan 10.000 tona hondakin pilatu direla kalkulatzen da.
Alvaro Iturritxa Gasteizko Udaleko Ingurumen bozeramaile jeltzaleak esan du ia 6.000 metro karratuko zabortegiak eraiste eta eraikuntza ezberdinen hondakinak jasotzen dituela 2009. urtetik. Gainera, "bi futbol-zelaien" zabalera duela adierazi du.
Iturritxak salatu du "ehun" kamioi bertan "tona hondakin asko uzten dituztela "inolako zigorrik gabe". Zonaldea Gasteiz inguruko "berdegunearen kontrako atentatua" bihurtuko dela dio.
Bozeramaileak ingurunearen araudiaren eta Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendatzearen printzipioen "urratzea" oso larria dela esan du.