Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Garitano: 'Euskal gatazka ez da konpondu ETAren iragarpenarekin'
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuaren eta erregearen arteko elkarrizketaren "argazkia" "normaltasunaren bidean urrats bat" dela gaineratu du.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak PPri eta PSOEri esan dienez, "herri honen arazoa ez zen bakarrik borroka armatua egotea ala ez; ETAk aditzera eman zuenez, arazo hori desagertu egin da, baina ez litzateke batere zuzena izango orain euskal arazoa konponduta dagoela pentsatzea. Euskal gatazka ez da konpondu ekintza armatuen behin betiko amaierarekin".
Garitanoren hitzetan, "arazoa hor dago, euskal herritarrak, espainiarrak, Espainiako Gobernua, Jaurlaritza, aldundiak eta udalak gara, guztiok arazoaren parte gara herritarren gehiengo batentzako Euskal Herria nazio bat delako. Europako zaharrena, berezko hizkuntza, kultura eta ezaugarriekin".
Amaiur eta erregea
Bestalde, eta Amaiur eta erregearen arteko elkarrizketaren harian, "argazki hori normaltasunaren bidean beste urrats bat" dela adierazi du Garitanok, "euskal independentisten ordezkariak aditzera emango baitio Estatu espainiarrak, frantziarrak bezala, euskal herriaren existentzia eta erabakitzeko eskubidea onartzeko beharra".
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, eta anekdota gisa, Gipuzkoako ahaldunak esan du Jon Idigorasek 1993ko uztailean erregearekin biltzeko jantzitako trajea gordeta duela.