Politika -

Bilera-sorta

Rajoyk eta Rubalcaba, Amaiurren irizpen juridikoaren zain

PPko buruak kanpainian hartutako konpromisoak betetzeko asmoa duela esan du, baina erretiro pentsioen eta Barne Produktu Gordinaren legeen inguruan ez du iritzirik eman.

Mariano Rajoy eta Juan Carlos erregea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Juan Carlos erregea. Argazkia: EFE
Erregea Rajoyrekin eta Rubalcabarekin bildu da

00:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk y Alfredo Perez Rubalcabak itxi dute Juan Carlos I erregeak alderdi politikoekin egin duen bilera-sorta. PPko buruak eta sozialisten kongresuko presidenteak  Amaiurren irizpen juridikoa ezagutu arte hitz egingo ez dutela esan dute.

Mariano Rajoyk krisi ekonomikoari eta langabeziari aurre egiteko gogor lan egingo duela adierazi dio erregeari. Hala ere, "atseginak izango ez diren" neurriak hartu beharko direla iragarri du.

Rajoyk esan duenez, datorren Gobernuak hartuko duen erabakietatik, iragarri dezakeen bakarra defizita murrizteko eta % 4,4ean kokatzeko helburua da.

Horrez gain, PPKo buruak  kanpainian hartutako konpromisoak betetzeko asmoa duela esan du, baina erretiro pentsioen eta Barne Produktu Gordinaren legeen inguruan ez du iritzirik eman.

Alfredo Perez Rubalcaba Kongresuko talde sozialistaren presidenteak esan du "a prori" Ganberak Amaiur taldeak talde propioa izango duen irizpen juridikoari onartuko dutela.

Horrela adierazi du Rubalcabak erregeak izan duen bileraren ostean.

Rubalcabak irizpen juridikoa ezagutu arte ez duela bere iritzia emango esan du, baina edonola ere, "legea ezarri" behar dela esan du; izan ere, "legea berdina da guztiontzat".

Hala ere, a priori irizpena onartuko dutela esan dute, eta zerbitzu juridikoek gaia "sakon" aztertu behar dutela uste du.

Bestalde, Rosa Diez UPyDko buruaren proposamenaren harira, "astakeri bat" dela esan du Rubalcabak. Diezek Amaiurren ilegalizazioa eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea