Politika -
Kontrol saioa Legebiltzarrean
ETAren erruz emigratu zutenek EAEn bozkatu ahal izatea eskatu du PPk
Basagoitik iragarri du erreforma bat sustatuko dutela, baina lehendakariak ohartarazi du eskuduntza Kongresuarena dela.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak iragarri du erreforma bat sustatuko dutela, ETAren mehatxuen ondorioz alde egin zuten pertsonek EAEko hauteskunde autonomikoetan bozkatu ahal izateko.
Buruzagi popularrak Eusko Legebiltzarrean egin du iragarpena, Jaurlaritzarako kontrol saioan. Bertan, gainera, Euskaditik ihes egin behar izan zuten pertsonen alde zer egin asmo duen galdetu dio Patxi Lopez lehendakariari.
Basagoitik gogorarazi du azken urteetan 219.664 pertsona joan direla Euskaditik, eta "neurri batean" ETAren "mehatxuen, bazterketaren eta jazarpenaren" ondorioz izan dela.
EAEko PPko presidenteak ez du ulertzen zer dela-eta gerta liteke Hegoamerikako euskal herritarrek EAEko hauteskundeetan bozkatu ahal izatea, "baina ez, ordea, Malagan edo Alacanten bizi direnek".
Lehendakariaren erantzuna
Bere aldetik, Patxi Lopezek gogorarazi du bere Gobernua ikerketa bat egiten ari direla, ihes egin duten biktimen beharrak ezagutzeko. Hori horrela, Euskadira itzuli ahal izatea "erraztu" nahi diete.
Nolanahi ere, Euskaditik joan diren guztiek ez dutela ETAren ondorioz egin nabarmendu du.
PPren ekimenari dagokionez, eskuduntza Diputatuen Kongresuaren esku dagoela esan du.