Politika -

Bilera

Zapaterok Rajoy hartu du azken aldiz, Moncloan

Zapaterok bere azken ministro kontseilua zuzendu du. Datorren asteazkenean, Rajoy presidente bezala itzuliko da Moncloako Jauregira.

Argazkia: EFE.
Zapateroren eta Rajoyren arteko azken bilera, Moncloan

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero jarduneko Gobernuko presidenteak azken aldiz hartu du Mariano Rajoy hurrengo presidentea Moncloako Jauregian.

Bere azken ministro kontseilua zuzendu ostean, Zapaterok Jauregiko eskailerak jaitsi ditu, Rajoy agurtzeko. Bilera 12.30ean hasi da, eta, lehenago, bostekoa eman dio Rajoyri, hedabideen aurrean.

Datorren asteazkenean, Rajoy Gobernuko presidente gisa itzuliko da Moncloara, Kongresuan inbestidura saioa egin eta Zarzuelan erregearen aurrean karguaren zina egin eta gero.

Gaur, ez dute hizpide pisu handiko gairik hartu; izan ere, ministerio guztiek dagoeneko igorri diete PPko buruei martxan dauden proiektuen eta kontuen egoeraren inguruko dokumentazioa.

Rajoyk argi utzi zuen gaurko elkarrizketa ez dela "amaiera bat", Moncloa Jauregia uzten duenean ere Zapaterorekin hitz egiten jarraitzeko asmoa duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea