Politika -
Inbestidura ekitaldia
CiUk Kataluniarekin 'bidezko' tratua izan dezala eskatu dio Rajoyri
Halaber, Duran i Lleidak Estatuaren eta erkidegoaren artean "eraitsitako zubiak" berregiteko eskatu dio Rajoyri.
Erredakzioa
Josep Antoni Duran i Lleida CiUren Kongresuko bozeramaileak Mariano Rajoy PPko liderrari arlo fiskalean, sozialean eta politikoan, Kataluniarekin 'bidezko' tratua izan dezala eskatu dio.
Bide horretan, Duran i Lleidak Estatuaren eta erkidegoaren artean "eraitsitako zubiak" berregiteko eskatu dio.
Duran i Lleidak inbestidura saioan egin duen agerraldian ez du argitu CiUren diputatuek Rajoy presidente gisa babestuko duten ala ez.
CiUko ordezkariak goizeko inbestidura ekitaldiko mintzaldian "aniztasun" edo "ezberdin" hitzak erabili ez izana aurpegiratu dio Rajoyri. Ildo horretan, "Kataluniaren eta Estatuko erakundeen artean suntsitutako zubiak eraikitzen laguntzea" dagokio Rajoyri; behintzat "hori posible bada, eta berak horrela nahi badu".
Krisiari aurre egiteko bere taldeak babesten dituen neurri ekonomikoak azpimarratu ditu, baina bere lehentasuna Katalunia dela esan du, eta beraz, bere erkidegoarentzat bidezko jokabidea eskatuko duela iragarri du.