Politika -
Inbestidura-eztabaida
Patxi Lopez: 'Kezkagarria da Euskadi ez aipatu izana'
"Bizi dugun" garaia "aintzat hartu" behar duela esan dio lehendakariak Mariano Rajoyri.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren iritziz "oso kezkagarria" da Mariano Rajoy Espainiako hurrengo presidenteak gaurko inbestidura-eztabaidan "Euskadi ez aipatu izana".
"Ez dut Erkidego berezi bat garenik esan nahi, baina bizi dugun garai berri hau aintzat hartu behar dugu. Espainiako presidenteak izango du esateko zeozer, gurekin, gure gizartearekin eta euskal erakundeekin batera, bakearen eta askatasunaren garaia ezartzen lagundu beharko digulako", gaineratu du.
"Une historiko" baten aurrean gaudela esan du lehedakariak. "ETAren porrota lortu dugu, eta orain elkarbizitza eta bakea bermatzeko politika egin beharko dugu Euskadin. Hori da orain gure erronka nagusia".
Patxi Lopezen esanetan, Espainiako Gobernuak "bere papera" bete beharko du prozesu horretan.
Gaurko inbestidura-eztabaidan Rajoyk "beste toki batera" begiratu duela esan du lehendakariak. Hala ere, etorkizunean PPko buruarekin bilera egitea espero du lehendakariak.