Politika -
Inbestidura eztabaida
Rosa Diezek eta Rajoyk eztabaida sutsua, hauteskunde legearen harira
Ika-mikaren ostean, UPyDko liderrak inbestiduraren kontra bozkatuko duela azaldu du.
Erredakzioa
Rosa Diez UPyDko bozeramaileak Mariano Rajoy PPko liderraribabesa eman eta oposizio “leiala” egiteko konpromisoa agertu du, demokrazia birsortu eta politika egiteko garaian.
Lan hori, hain zuzen, hauteskunde legea erreformatzeko, ustelkeriarekin amaitzeko, Justiziaren politizazioa ezabatzeko eta lurralde eta ideologia zatiketak gainditu eta Espainiako batasuna berdintasuna bermatzeko tresna bakar gisa defendatuko duen proposamenekin egingo duela azaldu du.
Proposamen horiek defendatu ditu Rosa Diezek inbestidura saioko eztabaidan egin duen agerraldian. Hurrengo presidenteari “etsi eta itxaron beharrean ekin” dezala eskatu dio, eta “aurre egiteko eta zailtasunak” gainditzeko ekin dezala dei egin dio.
"Ez da ekimen epelek balio duten garaia", esanez amaitu du UPyDko liderrak. Hori esan eta gero Rajoyren inbestidura ez duela babestuko azaldu du.
Rajoyk, berriz, “legealdiak aurrera egiten duen neurrian” UpyDko diputatua arrazoia berreskuratzen joango den konfiantza agertu du erreplika garaian.