Politika -

Gobernu berria

Pedro Morenes bizkaitarra, Defentsa ministro berria

Rajoyren Gobernuko ministro euskalduna Areetan jaio zen. Defentsa eta Segurtasun arloan aski ezaguna da, Aznarren garaian Estatuko Defentsa, Segurtasun eta Zientzia Politikako idazkari izan zen.

Pedro Morenes, Gobernu berriko ministro euskalduna.
Pedro Morenes, Gobernu berriko ministro euskalduna.
Pedro Morenes, Gobernu berriko ministro euskalduna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rajoyren Gobernuak ministro euskaldun bat izango du, Pedro Morenes bizkaitarra, alegia. Defentsa Ministerioaren buru izango da.

Defentsa, Segurtasun eta Industria arloan aski ezaguna den gizona da Morenes. Jose Maria Aznar presidente zen garaian Estatuko Defentsa, Segurtasun eta Zientzia Politikoko idazkaria izan zen.

Industria militarrarekin lotura duen gizona da, egun armekin eta ontzigintzarekin lotuta hainbat enpresen buru da.

1948ko irailean jaio zen Areetan (Bizkaia), ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Zuzenbidean lizentziatua da, Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 

Pedro Morenes Aznarren lehen legealdian, Defentsa idazkari izan zen. 2010ean, berriz, Barne Ministerioko Segurtasun arloko Estatu idazkaria izan zen, eta 2012an, Josep Pique Zientzia ministroarekin, Teknologia eta Zientzia Politikoko Estatu idazkaria izan zen.

Euskalduna, itxuraz serioa eta golfaren zale amorratua da Morenes. Egun Espainiako MBDA misilen enpresako zuzendari nagusi izatetik Defentsa ministro izatera pasako da. 2009an Iparraldeko Ontzigintzaren Eraikuntzako presidente izan zen, Sestaoko La Naval ontziolako jabe den sozietatekoa, alegia. Horrez gain, Segur Iberica segurtasun pribatuko enpresako presidente ere bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea