Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Ibarrak dio Amaiurrek talderik ez izateak aniztasunari eragiten diola
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du Amaiurren helegiteak "baldintza konstituzionalak" betetzen dituela.
Erredakzioa
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du Kongresuko Mahaiak Amaiur talde propiorik gabe utzi izanak "aniztasun politikoari eta bere bermeari" eragiten diola. Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak Sorturi buruz eman behar duen ebazpena aurki aterako dela uste du.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Amaiurrek Kongresuan duen arazoa "konstituzionala" da, talde parlamentariorik osatu ezin duten guztiei eragiten diena.
"Auzitegi Konstituzionalak azkar ebatziko du, ziur. Garrantzia konstituzionala duen gaia da eta auzia serioski planteatu da. Amaiurren planteamenduak baldintza konstituzionalak betetzen ditu", azpimarratu du.
Bestalde, Sorturi dagokionez, auziaren ebazpena ateratzeko ez dela "denbora asko" igaroko azaldu du.