Politika -

Auzitegi Nazionala

Epaileak espetxera igorri du 'Mobutu' ETAko kidea

Felix Alberto Lopez de la Calle, "Mobutu" goitizenaz ezaguna, 1980ean Agurainen hiru guardia zibilen hilketa leporatzen diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak expetxera igorri du Felix Alberto Lopez de la Calle Gauna, "Mobutu" goitizenaz ezaguna. Atzo estraditatu zuten Frantziatik, 1980an Agurainen hiru guardia civil hiltzea akusatuta.

"Mobutu"ri hiru hilketa terrorista delitu egozten dizkiote, astungarriekin, agenteen heriotza eragin zuten tiroak berak egin zituela argudiatuta.

"Mobutu", 1960ean jaio zen Gasteizen, 2004ko apirilean Frantzian atxilotu zuten eta Mercedes Chivite Berango bere bikotekidearekin batera 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ETAko armen nazioarteko erosketen arduraduna izatea leporatuta.

Auzitegi Nazionalak, jada, 2003an, hiru guardia zibilen hilketagatik, Ignacio Arakama "Macario" epaitu zuen, 60 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta Ismael Arrieta Aguraingo apaiz ohiari, berriz, 30 urteko kartzela zigorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea