Politika -
Gallardonek alde egin ostean
Ana Botella alkate izendatuko dute astearte honetan
Ana Botella alkate izendatuko dute 10:00etan hasiko den ohiz kanpoko osoko bilkuran, Cibeleseko Jauregian.
Erredakzioa
Ana Botella alkateordea eta Madrilgo Udaleko Ingurumen eta Mugikortasun ordezkaria alkate izendatuko dute gaur. Inbestidura ekitaldia 10:00etan hasiko da ohiz kanpoko osoko bilkura batean, Cibeles Jauregian.
Joan den maiatzean hauteskunde orokorretara PPk aurkeztutako zerrendaren bigarren burua Botella izan zen; ondorioz, hauteskunde arauen arabera, bera izan behar da Alberto Ruiz-Gallardonen ordezkoa. Ana Botella Madrilgo alkatetza hartzen duen lehen emakumea izango da.
Europa Press albiste agentziari udaleko iturriek jakinarazi diotenez, inbestidura ekitaldian Alberto Ruiz-Gallardon Madrilgo alkate ohia eta Justizia ministroa, eta beste bost ministro izango dira: Jose Manuel Garcia Margallo, Ana Pastor, Jose Manuel Soria, Luis de Guindos, eta Ana Mato.
Ekitaldian, halaber, Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidentea izango da.