Politika -

Urteko balantze politikoa

Aralarren iritziz, 2011 urtea 'gazi-gozoa' izan da

"Gozoa" bakearen eraikuntzan "funtsezko urratsa" eman delako, eta "gazia" Espainiako eta Frantziako Gobernuek "politika zaharkituetan korapilatuta" jarraitzen dutelako.

Aralarrek 2011ko balantze politikoa egin du. Argazkia: EFE
Aralarrek 2011ko balantze politikoa egin du. Argazkia: EFE
Aralarrek 2011ko balantze politikoa egin du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarko koordinatzaileak eta Dani Maeztu koordinatzaileordeak, 2011 urtea "gazi-gozoa" izan dela azpimarratu dute.

Alde positiboan Bakearen eraikuntzan emandako "funtsezko urratsa" azpimarratu du Aralarrek, era berean, Aralarren xedeetarikoa den "ezker abertzale zibil eta zabalaren eraikuntzaren helburuetako bat lortu da", erantsi dute.

Aitzitik, 2011 urteak alde "gaziak" ere badituela azpimarratu dute eta "bakegintzan zein normalkuntza politikoan pausoak eman behar dituzten Estatu Espainiarra eta Frantsesa aintzinako dinamika zaharkituetan korapilatuta" daudela salatu dute. Hala, indarrean dauden espetxe politika, salbuespeneko jokabideak eta Alderdien legea kritikatu dituzte, besteak beste.

Aralarren iritziz, 2011 urtea "historikoa" izan da. ETAk indarkeriaren amaieraren iragarpenaren ostean "Euskal Herriaren historian etapa bat itxi eta beste bat ireki" delako, baina alderdiko ordezkariek azaldu dutenez, "ETAren jarduera armatuaren amaierarekin ez da bakea iritsi" eta oraindik " bide luzea eta gogorra geratzen da giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izango diren eszenatokia lortzeko".

Halaber, 2011 urteko itzalen artean, krisi ekonomikoari aipamen berezia egin dio Aralarrek. "Pobrezia gizarteko sektore gehiagotara" zabaltzen ari dela salatu dute eta "eskubide sozial eta laboralen murrizketa" ere kritikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea