Politika -

Txostena

ETAren hilketen % 40 zigorrik edo epairik gabe geratu dira

Epai judizialik egon ez den kasuei dagokienez, 314 hilketatatik 134 preskribatu egin dira, eta beste bederatzi kasu gehiago preskribatzear daude.

Maite Pagazaurtundua, AVTko presidentea. Argazkia: EITB
Maite Pagazaurtundua, AVTko presidentea. Argazkia: EITB
Maite Pagazaurtundua, AVTko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk 1977az geroztik egindako 782 hilketetatik % 40k ez du epai judizialik izan edo zigorrik gabe geratu dira, horrela jakinarazi du terrorismoaren biktimen elkarteek eta taldeek orain urtebete sortutako Inpunitatearen aurkako Behatokiak. 

Epai judizialik egon ez den 314 hilketen artean, 134 preskibatu dira jada, eta auzia baliogabe geratu denez, ez dago egileak epaitzerik. Halaber, datozen hilabeteetan, beste 9 kasu preskibatzear daudela azpimarratu dute.

Auzitegi Nazinaleko Fiskaltzak emandako datuekin egin dute txostena, Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentearen iritziz, ETAk ezin ditu espetxe politikan "indultu neurriak" edo "malgutasuna" eskatu hilketa horien ebazpenean lagundu gabe.

"Argi hitzegin behar da, hilketen % 40 ETArentzat eta euren egileentzat dohakoak izan dira" gaitzetsi du Pagazaurtunduak, eta terrorismoaren biktimek ezin dute "inpunitate gehiago onartu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea