Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Sortu 'lehenbailehen' legeztatzea eskatu du ezker abertzaleak

Txelui Morenok "Estatuen errepresio estrategiarekin Euskal Herrian abiatutako prozesua baldintzatu" nahi dela salatu du.

Morenok estatuen errepresioa salatu du. Argazkia: EITB
Morenok estatuen errepresioa salatu du.
Morenok estatuen errepresioa salatu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Cruz Aldasoro ezker abertzalearen bozeramaileak Sortu "lehenbailehen" legeztatzea eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari, horrela "ilegalizazioen garaia" amaitzeko eta "ideien konfrontazio librerako" aroa irekitzeko.

Aldasorok esan du Sorturen legalizazioa "gizartearen eskakizuna" dela eta Estatuaren botereek ezin diotela horri entzungor egin.

Sortu alderdien erregistroan sartzen saiatu zen, baina Auzitegi Gorenak debekatu egin zion maiatzaren 20ko hauteskunde autonomikoen aurretik.

Gainera, "herri honetako politika eta gizarte alorreko ia sektore guztiek" babesten duten neurria dela iritzi dio Aldasorok, baina "botere inboluzionisten" indarra aitortu du.

Txelui Moreno ezker abertzalearen bozeramaileak, bere aldetik, Estatuaren errepresio estrategiarekin Euskal Herrian abiatutako prozesua baldintzatu" nahi dela salatu du.

Hala eta guztiz ere, azken urte honetan "Estatuaren estrategia ahuldu eta biluztu duten" pausoak eman direla uste du, eta Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia, ETAk armak utzi izana eta Gernikako Akordioaren sinatzaileek biktimei buruz esandakoa aipatu ditu horren harira.

Pauso "nabarmenak" izan direla azpimarratu du Morenok, baina Espainiako eta Frantziako gobernuek "atxiloketa, epaiketa, behin behineko atxiloaldi eta sakabanaketa estrategiarekin" jarraitzen dutela gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea