Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Aldundiak 'Gipuzkoa Sarea' sortuko du, 'Gipuzkoa Aurrera'ren ordez

Martin Garitanok azaldu du aurreko foroa "lobbya" zela, eta berrian "langileak, sindikatuak eta enpresak" barneratuko dituztela.

Martin Garitano, "Faktorian". Argazkia: EITB
ETAko presoak kaleratzea ezinbestekoa dela ikusten du Garitanok

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak baieztatu du Foru Gobernuak 'Gipuzkoa Sarea' ekimena sortuko duela, aurrekoak sortutako 'Gipuzkoa Aurrera' ordezkatzeko.

Foro berrian, "langileak, sindikatuak eta enpresak, tartean MCC" izango direla azaldu du.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean, Garitanok esan du ez zeudela ados Gipuzkoa Aurreraren ereduarekin, "lobby" bat zelako: "Aldundiaren ekimena esku pribatuetan uzten zen, eta hori ez da gure eredua".

"Horrenbestez, Gipuzkoa Sarea ekimena sortuko dugu, eta horretan eragile sozialak eta ekonomikoak barneratuko ditugu", nabarmendu du.

"Negoziaziotan gaude", gaineratu du.

ETAren osteko egoera

Bestalde, ahaldun nagusiak adierazi du ETAko presoak kaleratzea "ezinbestekoa" dela "gatazka gainditzeko".

Gipuzkoako Gobernuko buruak nabarmendu du larunbatean Bilbon presoen alde egitekoa den manifestazioa "inportantea" izango dela euskal gizarteak espetxe politika aldatu nahi duela "erakusteko".

Hori horrela, Garitanok esan du ez dela "desberdindu behar" biktimen artean: "Gatazka osorik ikusita, guztiok sufritu dugula onartu behar da".

Era berean, norberak jasandako mina neurtzea "zaila" dela iritzi dio: "Intimitateaz ari gara, hain indibiduala da sentimendu hori...".

Kutxabank

Kutxabankeko zuzendaritzaren osaketaz, ahaldun nagusiak azaldu du Bilduk sei ordezkari eskatu dituela, hori baita "dagokiguna", baina zehaztu du oraindik ere ez dela bukatu negoziazioa.

EAJk gehiengo osoa izan nahi duela eta, Garitanok agertu du hori ez zaiela "gustatzen" eta jeltzaileei ez dagokiela horrenbeste ordezkaritza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea