Politika -

Madril

Gabilondok ez du diputatu agiria jasoko hauteskundeetako porrotaren ostean

Gainera, PSOEren zerrendaburua ospitaleratu egin dute bihotzeko arritmia batengatik. Bestalde, Jose Manuel Franco PSOEren Madrilgo buruak dimititu egin du.

Angel Gabilondo Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetan PSOEren zerrendaburu izan dena. Argazkia: Efe
Angel Gabilondo Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetan PSOEren zerrendaburu izan dena. Argazkia: Efe
Angel Gabilondo Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetan PSOEren zerrendaburu izan dena. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Gabilondo Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetan PSOEren zerrendaburu izan denak ez du diputatu agiria jasoko igandeko hauteskundeetan izandako porrotaren ostean, sekula lortutako emaitza txarrena eskuratu baitzuen.

Horixe jakinarazi du Jose Luis Abalos PSOEren Antolakuntza idazkariak, eta azpimarratu du Gabilondo bera izan zela hauteskundeen ostean "zer egin behar zen" erabaki zuen lehena. Gehitu du PSOEren zerrendaburuak une "oso zailean" hartu zuela hautagaitza, kanpaina prestatzeko denborarik gabe.

Gainera, PSOEren Madrilgo zerrenda burua ospitaleratu egin dute gaur Ramon y Cajalen bihotzean atzemandako arritmia batengatik. Dena den, "ondo" dagoela zabaldu dute bere gertukoek.

Bestalde, Jose Manuel Franco PSOEren Madrilgo idazkari nagusiak dimisioa ematea erabaki du maiatzaren 4ko bozetako emaitza txarrarengatik.

PSOE-Mtik azaldu dute dimisioarekin bilatzen dutena dela "Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetako emaitza txarra ez dadila erabili Alderdi Sozialistari eta Espainiako Gobernuari eraso egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Eguneko albisteak Albisteak Madril Hauteskundeak